XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bera zan aldizkari orren jabe ta zuzendari.

Ta bertoko lanengatik sarri izan zitzaigun salatua, auzipetua, uxindua ta espetxeratua.

Jaungoikoa ta Lagi-Zarra zizun ikurritz, eta onekin erein zuen bere azia, ta lur girotuan erein ere, ernera bikaiña bait zekarren.

1894-7-14'an iriki zan Euzkeldun Batzokija, geroztik maiz iriki ta itxia izan zana.

Onako baten Sabino ta beste aberkide mordo bat giltzape jarri zituzten eta orduan ondu zigun, Larrinaga'n aurkitzen zala, Lenago il asten dan olerkia.

Amets-azia ezpaita neke gabe erein ta erne-aztekoa.

1899-6-4'an El Correo Vasco egunerokoa sortu zuen; auxe izan zan lenengo abertzale egunerokoa, ta 103 zenbakiraiño iritxi zan.

Arana'k berak idazten zuen ia geiena, ta Bizkaitarra ta Baserritarra bezin zirtolari zetorren.

Eta, nabari zanez, urte artan bertan, iraillaren 15`an, ixil-erazi zuten.

Biotz-min auen artean, orraitio, ba zitun pozaldi txikiak ere: urte ortan, 1899`an, Bizkai`ko Aldundegiko aulkietan jarri al izan zuen; 4.500 bizkaitarrek bere alde eman zuten autarkia.

Emendik ere bapo zigor-azi zitun artez ez zebiltzanak.

Urte auetan, osagillearen aginduz, Sukarrieta`n bizi zan, itxas-ertz lilluragarri ontako baserri baten.

Berton ezkondu zan, 1899-2-2`an, Atxikallende`tar Nikolasa`rekin.

Etzuten seme-alabarik euki.

Etzegon lo orraitik.

1902-5-24`an, Ipar-Amerika`k Kuba`ri askatasun osoa eman ziolako, Arana`k, urrutidatzi batez, zorionak igorri zizkion ango lendakariari.

Zorion-agur ura, alare, etzan ondo ikusia izan, eta egillea espetxera eraman zuten.

Ordun, Larrinaga`n zegoen bitartean idatzi zuen, beste zer askoren artean, Abertzale ezkonduba espetxian deritzaion olerki leuna.

Langille porrokatu beti, 1901'an Euzkadi iru-illabeterokoa ta La Patria asterokoa sortu zizkigun.

Argitalpen bi auek, azkenengoak batez ere, iskanbil larregi atera zuen eta 1903`ko bagillean Bilbao`ko Udaletxeko abertzale ziñegotziak ken-erazi ta abertzale-usaiko argitalpen guztiak ere debekatu zituzten.